entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-03-25

'Preguntatxo bat' du izenburua Igelaren Bandaren bigarren diskoak

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Taldea berritu eta etenaldi luze baten ostean bueltan da

Oraingo taldean Hasier Oleaga (bateria), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Bixente Martinez (gitarra) daude. Talde gaztea eta beteranoa da, era berean, esperientzia eta sen handiko musikariak.
Igelaren Banda berritu hau, aurrekoaren ildo beretik dabil; hau da, euskal kantu edo dantza zaharrak, euskal musika tradizionala oinarri hartuta, bertsio berriak sortzen dituzte. Modu instrumentalean, konponketa eta harmonizazio berriak egiten dituzte, betiere inprobisazioari leku berezia emanez.
Preguntatxo bat bigarren disko hau, azken urteotan zuzenean erabili duten errepertoriorik gogoangarrienaz osaturik dago.
Igelaren Bandaren emanaldiak ez dira, dena dela, musika hutsa. Elkar diskoetxetik jakinarazi digutenez, "doinu bakoitzak du bere historia, bere jatorria, bere ibilbidea, nola gure kulturaren oroimenean hala gugan ere. Atseginak bezain entretenigarriak suertatzen dira, beraz, taldearen kontzertuak, samurrak, hurbilekoak eta aberatsak".
     
bidali zure berria Bidali zure berria
IGELAREN HISTORIA LABURRA

Igelaren banda joan den milurtearen amaieran sortutako taldea da, 2000. urtean kaleratu zuen bere lehen diskoa. 2008 arte ibili zen hainbat kontzertu eskaintzen Euskal Herri osoan zehar eta orain, etenaldi baten ostean, eraketa berri batekin dator, indarberrituta.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.