entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-03-05

Mojo Workin' V edo esfortzuaren saria

Baby Washington, Billy Boy Arnold, Kim Weston eta Melvin Davis legendak ariko dira 50 eta 60etako musika beltzari gorazarre egiten dion jaialdi donostiarrean martxoaren 14an eta 15ean

Melvin Davis iazko Mojo Workin jaialdian, Gazteszena hankaz gora jartzen. Argazkia: Juan G. Andres Melvin Davis iazko Mojo Workin jaialdian, Gazteszena aretoa hankaz gora jartzen. Argazkia: Juan G. Andr
Lotura erlazionatuak
Buruhauste bat baino gehiago izan dute 2014ko Mojo Workin' jaialdiaren antolatzaileek aurtengo edizioa aurrera ateratzeko. Hasierako karteletik artista bat baino gehiago erori eta ordezkoak bilatzen ibili ondoren, azkenean lortu dute behingoz egitaraua ixtea. Eta aizue, lortu ere lortu dute berriz ere luxuzkoa izatea.


Hasierako karteletik Baby Washington eta Billy Boy Arnold baino ez daude. Gino Washington izan zen erortzen lehena. Owen Gray bigarrena. Azken honen ordezkoa, Sugar Pie Desantok, joan den astean kale egin zuen. Azkenean, eta buruko min frankoren ondoren, Kim Weston eta Melvin Davis (bigarren urtez jarraian!) abeslariek osatu dute kartela.

Melvin Davis izanen da gure lehen protagonista. Bere kasua guztiz argigarria da. Iazko edizioan jo zuen eta aho bete hortz gelditu zen bertan jasotako harrera beroarekin. Galdeiozue bestela bere semeari; ezin sinetsi zezakeen bertan ikusten ari zena: zaleak aitarekin argazkiak ateratzen bata bestearen atzetik eta... bai, gaueko kontzertu ahaztezin hori... Hortaz, errebotez bada ere, aurten berriz izanen da Donostian Detroiteko Soul
enbaxadorea. Gure Gauza elkarteak berriki argitaratu dion singlea uzten dizuegu entzungai:



Lehenengoari "Detroit Soul Ambassador" esaten badiote, orain datorrena,
Baby Washington alegia, New Yorkeko soularen erregina dugu. 1940an jaio zen Hego Karolinan, baina Harlemen hazi. Salmenta zerrendetan hainbatetan sartu zen The Time, That's How Heartaches Are Made edota Only Those In Love abestiei esker. 70eko hamarkdan bere karrerari ekin zion berriz eta egun jardunean segitzen du. Guk Northern Soul eszenaren barruan arrakasta izan zuen Let Love Go By kantua aukeratu dugu:



Melvin Davis bezala, bigarren ordezkoa ere Detroit hiritik dator. Eta, kontuz, "Detroit Soul Goddess" gisa bataiatu dute jaialdiaren kartel ofizialean!
Kim Weston 1939 jaio zen. Motown zigiluarekin grabatu zuen bere ibilbidearen lehen etapan. 1963an lortu zuen bere lehen arrakasta: Love Me All the Way. 1965ekoa da, ordea, bere singlerik ezagunena: Take Me in Your Arms (Rock Me a Little While). Westonek ospe dezentekoa irabazi zuen Marvin Gayerekin batera It Takes Two kantua grabatu zuenean. Hala ere, ez zuen inoiz garaiko beste izarren sona lortuko.



Billy Boy Arnold Chicagoko blues legenda bizia da. 1935ean jaioa, Donostiara etorriko den artistarik zaharrena dugu Arnold jauna. Gazte zelarik, Vee-Jay Records zigiluarekin kontratua sinatu zuen. I Wish You Would eta I Ain
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.