entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-02-26

Mojo Workin' jaialdia 4, espiritu beltza Donostian

Mojo Workin IV! Mojo Workin IV!
Bi egunetako abonu guztiak agortu eta gero, egun bakarreko sarrerak geratzen dira bakarrik. Melvin Davis eta Lacy Lester blues abeslari zaharrak dira aurtengo protagonista nagusiak, eta baita Gasteizko The Allnighters taldea, itzulera sonatua burutu duena


Musika beltza gustukoa baduzue, hau da zuen jaialdia. Blues, R&Ba, soula eta pleistozenoko kantu hiltzaileak izanen dira protagonistak bi egunez, martxoaren 1ean eta 2an hain zuzen ere, nahiz eta jaialdiak segidarik izanen duen igandean, Jamaikako soinuak protagonistak izanen diren pintxaldian.
Aurten, Mojoren antolatzaileek kristoren apustua egin dute Melvin Davies eta Lazy Lester ekarriz. Horiei, Gasteizko The Allnighters taldea gehitu behar zaie, hainbat urteren bueltan, berriz eszenatoki baten gainean ikusiko parada eskainiko digutenak.




MARTXOAK 1, OSTIRALA
18.00etatik - 21.00etara- Alldayer-a EIGER EDARITEGIAn, diska jartzaile hauekin:
Sir G. of M., I
bidali zure berria Bidali zure berria
DAVIES & LESTER

Melvin Daviesek bateria jo zuen Miracles-en Tears of a Clown kantu ezagunean eta, besteak beste, Temptations-eko David Ruffin edota MC5eko Wayne Kramer-ekin batera kantatu izan du. Nathaniel Mayer abeslariaren zaleek guztiz gozatuko dute.




Lazy Lester 1933 urrun batean jaio zen Louisianan (AEB). Excello zigiluarentzako grabatu zuen eta harmonika jotzaile eta abeslari gisa nabarmendu zen. Slim Harpo, Lightnin' Slim eta Katie Webster-ekin jo zuen gaztetan. Bere abesti famatuenak eta bertsioneatuenak I'm a Lover Not a Fighter, I Hear You Knockin eta Sugar Coated Love dira. Hiruetatik lehenengoa, adibidez, The Kinks-ek bertsioneatatu zuen.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.