Markos Untzetaren disko berria Seinaleak da.
Hamar kantu bildu ditu bere ahots, gitarra eta ahosoinuaren laguntza soilaz
Disko biluzia eta intimista osatu du
Markos Untzetak (Eibar, 1970).
Seinaleak du izenburua eta Gaztelupeko Hotsak zigiluaren bidez argitaratu du.
Diskoak hamar kantu biltzen ditu, bakarka grabaturikoak, bere ahotsa, gitarra eta ahosoinuaren laguntzaz, ez besterik, Woody Guthrie edo Bruce Springteen akustikoaren bidetik.
Bere kantuen protagonistak krisi ekonomikoak, biolentziak edo gaztazka politikoak jipitutako pertsonak dira
Musikari eibartarrak gertuko gaiekin elikatu ditu kantuen hitzak, egunerokotasunaren kronista bihurtuz, baina kasu, bere kantuen protagonistak krisi ekonomikoak, biolentziak edo gaztazka politikoak jipitutako pertsonak baitira: bankuaren esku dagoen eta dena galtzeko beldur den atsoa, indarkeria matxista pairatzen duen emakumea...