entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2016-02-02

Kraftwerk taldeak 'The Catalogue 1 2 3 4 5 6 7 8' izeneneko 3-D kontzertu sorta ekarriko du Bilbora

Urriaren 7tik 14ra bitartean beren diskografia osoa errepasatuko dute zortzi kontzertutan

Kraftwerk-ek zortzi emanaldi emango ditu jarraian Bilbon. Kraftwerk-ek zortzi emanaldi emango ditu jarraian Bilbon.
Sarrerak otsailaren 9an (asteartea) jarriko dira salgai 10:00etatik aurrerra. Gau bakoitzeko 800 pertsonentzako lekua egongo da bakarrik

Kraftwerk talde aitzindariak The Catalogue 1 2 3 4 5 6 7 8 izeneneko  kontzertu sorta aurkeztuko du Euskal Herrian heldu den urrian. Ikuskizun honen bidez, 3-D proiekzioak eta soinua uztartuko ditu, taldearen 40 urtetik gorako ibilbideari errepasoa emanez. Irakurri dugunez, emanaldiok ikusgarriak izango dira. Guztira zortzi kontzertu eskainiko ditu Kraftwerk-ek formatu berezi honetan, disko bakoitzeko bat:

  • Autobahn (1974) - Urriak 7
  • Radio-Activity (1975) - Urriak 8
  • Trans Europe Express (1977) - Urriak 9
  • The Man-Machine (1978) - urriak 10
  • Computer World (1981) - Urriak 11
  • Techno Pop (1986) - Urriak 12
  • The Mix (1991) - Urriak 13
  • Tour de France (2003) - Urriak 14

Kontzertuok Bilboko Guggenheim museoan egingo dira. Aforoa mugatua izango da, 800 ikuslerentzako bakarrik. Sarrerak azaroaren 9an, asteartearekin, erosi ahalko dira gozieko 10:00etatik aurrera ondoko lekuetan:
* www.doctormusic.com
* www.ticketmaster.es
* Fnac
* Carrefour bidaiak
* Halcon Viajes
* 902150025 telefonora deituz.

Txarrena prezioa da: 70 euro (banaketa gastuak kontatu gabe). Erosketa bakoitzeko 4 sarrera erosi ahalko dira bakarrik.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.