entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-05-26

JON & SUGRAMAS ETA BERLINGO THE DUKES TALDEEK BIRATXOA EGINEN DUTE EKAINAREN HASIERAN

Jon & Sugramas. Jon & Sugramas.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Jon & Sugramas blues-rock talde gipuzkoarrak eta Berlingo Dukes hard rock taldeak hiru kontzertuko bira txikia egingo dute Euskal Herrian.

BIRA

*** Ekainaren 2an, osteguna, Gasteizko Ibu Hots aretoan, 20:00
*** Ekainaren 3an, ostirala, Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan; 22:00
*** Ekainaren 4an, larunbata, Hondarribiako Psilocybenean, 22:00

DUKES
Dukes Berlingo Kreuzberg-eko taldea dugu. Alemaniako hiriburuan aski ezaguna den banda honek hard rocka abiapuntutzat badu ere, gaur egungo beste hainbat estilorekin indartzen ditu bere errepertorioko kantuak. Laukote alemaniarrak estrainekoz bisitatuko du Euskal Herria.

JON & SUGRAMAS
Arima Beltzako abeslari eta Uek taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagaren proiektu berria dugu Jon & Sugramas. Abesteko zuen grina asetzeko asmoz, Elgoibarko musikaria duela hiru urte inguru hasi zen proiektu honetako kantuei forma ematen. Eta kantu sorta bat bildu zuenean taldea osatzea erabaki zuen Andoni Mujika (baxua), Ekaitz Garmendia (gitarra) eta Ivan Hernandezekin (bateria) batera. Joan zen ekainean diskoa Gaztelupeko Hotsak-ekin argitaratu ostean, neguan emanaldi elektrikoak nahiz akustikoak tartekatzen ari dira.
Jon & Sugramas proiektuan ingelesez eta euskaraz abestutako rocka da nagusi, bluesaren eragina ere nabari da, baina batez ere 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena duena.

Dukes eta Jon & Sugramas-ek rock kontzertu elektriko indartsuak iragartzen dituzte.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.