Hitz lauz diskotik hartutako Sugea kantua aukeratu du ikus-entzunezko dotore hau egiteko
Kantu berriak sortzeko prozesuan murgilduta dagoen arren, Jon Gurrutxagak
mugimenduan darrai. Taldearekin nahiz bakarka eskaintzen ditu
emanaldiak musikari elgoibartarrak. Hona hemen bere bakarkako
kontzertuen isla izan daitekeen kantuetako bat, Hitz lauz (Gaztelupeko Hotsak, 2014) diskoan jasotako Sugea abestia.