Jon Gurrutxaga, orain bakarka.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Euskal Herriko diskoetxeak buru belarri ari dira udazkeneko uzta prestatzen.
Gaztelupeko Hotsak zigiluak lau nobedade iragarri ditu udazkenari ekiteko. Hauexek:
MARKOS UNTZETA
Seinaleak
Eibarko kantu egilearen laugarren diskoa. Intimista izango da eta inguruko gaiak izango dira bere kantuen oinarri. Woody Guthrie edo Bruce Springteen akustikoaren bidetik.
Irailaren bukaeran kalean.
JON GURRUTXAGA
Hitz Lauz
Euskal rockaren ahots berezia. Arima Beltza eta Sugramas taldeen burua izandakoaren bakarkako ibilbidea irekitzen duen diskoa.
Urrian kalean.
2 PRINCESESBARBUDES
Gaueko entziklopedia koxkorra
Gaztetxoentzako liburu-diskoa irudi ederrez eta kantu politez hornitua.
Bere garaian Pomada taldean aritutako Helena Casas musikari eta
diseinatzailearen eskutik. Maialen Lujanbiok eta Joseba Tapiak hartu
dute parte.
Urrian kalean.
THE ROMANTICOS
Do it Yourself
Tolosako blues taldearen bigarrena. Indar eta zaporez betetako R&Besa.
Urriaren bukaeran kalean.