entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2015-2-21

Uhagon Kulturgunea (Markina-Xemein) Jon Gurrutxaga + Izaro Andres

Jon Gurrutxaga. Argazkia: Urko Ansa. Jon Gurrutxaga. Argazkia: Urko Ansa.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ikusgarria, benetan, larunbat gau honetan Uhagon kulturgunean ikusi genuena: gazte hasi berri bezain talentudun baten lehen pausuak, batetik, eta jada musika munduan ibilbide polita markatu duen Gurrutxaga jauna, bestalde, nahiko gaztea ere badena (37 urte).
Bi estilo oso ezberdin lantzen dituzten arren, biek ere gustu bikaina daukate, eta sustraiei begirada sakona ematen diote. Folk, pop eta jazz ukitua Izarok, eta blues, rock eta hard rock (Americana apur batekin, nahi baduzue) Jonek. Kontzertua amaitu zenean, batak bestearen estiloa atseginez landuko luketenaren sentsazioa ere izan nuen, nahiz eta hori zuzenean protagonistei galdetu beharko niezaiekeen.


Izaro Andres 21 urteko mallabiarra dugu. ETBko lehiaketa hartan (Haritz Letek aurkezten zuena) parte hartu ondoren egin zen ezagun, baina (seguru aski) inork gutxik espero zuen moduan eboluzionatu du: Paradise abesti propioak sarean izandako arrakastak dena irauli zuen, eta egun gero eta jende gehiagoren ahotan dago. Aretora iritsi nintzenean, eta jotzen ari zen kanta amaitu bezain laster, Paradise bera kantatzen hasi zen: aretoan isiltasuna nagusi izan zen, ikuslegoa benetan gozatzen ari zen seinale. Folki kutsua duten abesti pop moderno estilo horrekin aspertzen hasia nagoen arren, hain da ederra kanta, eta ahotsa hain sentibera
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak

1 iruzkin

juanan 2015-03-14 16:16:47

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.