entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-03-29

Esne Beltzak 'GoraGo Tour 2015' birari ekingo dio apirilaren 24an

Japoniara eramango ditu maiatzean

Esne Beltza, aurki errepidean! Esne Beltza, aurki errepidean!
Bi taldekide berri gehitu dira Xabi Solanoren taldera: Pini eta Aitor Valcarlos

Esne Beltza motorrak berotzen ari da apirilean abiatuko duen birari begira. Oraingo honetan GoraGo Tour 2015 izena paratu diote eta dagoeneko lehen datak jakinarazi dituzte. Gainera, Japoniara joango dira berriz dozena erdi kontzertu ematera.

Taldea ere berrituta datorkigu. Esan nahi baita, aurpegi berriak aurkituko ditugula Esne Beltzako familian, Gorka Suaia eta Arkaitz Sistiagaren ordezko (arrazoi diferenteak direla-eta taldea utzi dute). Batetik, Xabi Solanoren ondoan abeslari gisa, Pini egongo da, Bad Sound System eta Selektah Stepirekin zuzenean askotan aritua, Esne Beltzaren abestietara kolore eta indar gehiago ekarriko dituen musikari fina.
Eta bestetik, Aitor Valcarlos tronpeta jolea dugu, aurretik talde askotan aritua; Skakeitan, Hesian eta abarretan. Indartsu dator, Jon Tronbenekin batera haize sekzioa osatzera.

BIRAREN LEHEN DATAK

04/24 ONDARROA @ BEIKOZINI
04/25 HAZPARNE @ GAZTETXEA "Ikastola Rock"
04/30 VI
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.