Aurtengo kartela.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bederatzigarren urtez jarraian, bertze musikek, sailkapenetatik ihes egiten duten musika horiek alegia, entzungai izanen dira Ertz jailadian. 2008ko irailaren 13tik 20ra burutuko da eta inprobisazioa izanen du ardatz aurtengo edizioak. Gainera, Beran eta Donostian (hirugarrnez) egiteaz gain, Hazparneko Ttattola gaztetxean burutuko da lehen aldiz.
Bederatzigarren urtez jarraian, bertze musikek, sailkapenetatik ihes egin baino hauei garrantzirik ematen ez dieten musika horiek, berezko lekua izanen dute
ERTZ jaialdian. Beti bezala belaunaldi, jatorri eta izaera aski desberdineko artistak bilduz, aurtengo egitarauari ezaugarri berezirik atera beharko bagenio, honek, zalantzarik gabe,
INPROBISAZIOA izan behar luke. Inprobisazioa, ez soilik adierazpide estetiko edo artistiko modura, baizik lan metodo baliagarri eta beharrezko modura azpimarratzea da aurten jaialdia egiten dutenen helburua. Antolatzaileen ustetan,