Bederatzi kantu bildu dituzte Serge, Beitia, Nestor eta Ibai musikariek beren seigarren diskora. Kaiolatik ihes du izenburua eta 20 urteko ibilbidea ospatzera datorren lana dugu hauxe, pausatuagoa Inaxio Esnaolak aurreratu digunez: "Nostalgikoa eta emozionala, halabeharrez. Hogei urte ospatu ditu laukote
gipuzkoarrak, eta aurrera begira jarri da Kaiolatik ihes diskoarekin.
Rock gogorraren preso izateak bere ondorioak ditu. Ihesbide apartak dira
kantuak, eta kantuekin diskoak, eta horrela sei disko. Gorritik urdin
argira, grisetik beltzera, eta zuritik collage bat egitera. Eboluzioaren
gatibu izan dira hogei urtetan, eta berandu da ohiturak aldatzeko", adierazi du kazetariak. Eta gaineratu: "Bateria eta
baxuaren taupada osasuntsua da, eta gitarren riff indartsu zein lausoak
azpimarratu beharrekoak. Deabrukeriaren bat izango da. Galdutako
denborari kritika, bidaia existentzialak, urteen joan-etorria, ametsak,
memoria, paradisua... eta rock heldua topatuko dugu bertan".
Ekoizpen lanaz Karlos Osinaga 'Txap' arduratu da. Bonberenea Ekintzak-ek argitaratu du Eraso!ren seigarren diskoa.
KANTU ZERRENDA
01. Ezinak ekinez eginak 02. Blue Demon 03. Ez da ezer gertatzen 04. Paperezko itsasontziaren bidaia 05. Gazte izan nintzen 06. Kaiolatik ihes 07. Sua.Herra.Mina 08. Itxi ditut begiak 09. Non da ozeanoa?