entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Rafa Cabeza 2006-02-01

ERASO! inoiz baino helduago, sekula baino oldarkorrago

Eraso! Eraso!
Eraso! zarauztarrek disko berria aurkeztu dute: Kontra. Gezurra badirudi ere, honako hau laugarren lana dute jada. Metalaren arloan beterano batzuk dira. Taldearen izaera eta soinua oso ondo definituta dute eta honakoan nobedade nagusia taldekideen artean egondako aldaketa da, Estigia mitikoetako Ander sartu baita taldean. Ikusten duzuenez, ez dute urrunegi joan behar izan. Sergio, abeslaria, beti bezain elegante eta puntual iritsi zen zitara eta zerbeza batzuen laguntzaz hitz egiteari ekin genion.


Pozik gelditu al zarete lan berri honekin? Zeintzuk dira zuen sentsazioak?

Orain arte egin dugun diskorik landuena eta gogorrena da. Oso pozik gelditu gara, egia esan. Hasieratik murgildu gara honetan eta azkenean iritsi da kalean ikusteko unea. Urte luze bat izan da.

Nola ikusten dituzu orain gauzak atzera begiratzean?

Egia esaten badizut, Amaiurrek taldea uztea erabaki zuenetik hiru kontzertu emateke geneuzkan eta atzerako kontaketa bat bezala izan ziren. Taldea gelditu eta zer egingo dugu talde bezala, pertsona bezala, pentsatzen hasi ginen eta konturatu ginen nahi genuena segitzea zela, eta segitzeko behar genuena baxulari bat zen. Kasualitatea, urrunera begiratzen ari ginela ia zapaldu egiten dugun lagun bat genuen gure alboan, koadrilako tipo bat. Nahiz eta gitarrista izan, esan zuen: nahi baduzue, nirekin kontatu eta hurrengo egunean, zuzenean, eskatu genion. Hortik hona hamaika hilabete pasatu dira eta planteamendua disko berri bat egitea zen. Anderren sarrerarekin gauza batzuk landu ditugu lehen igual horrenbeste zaintzen ez genituenak. Eta horregatik atera da landuagoa disko hau eta oso gustura gaude.

Ander, gainera, ez da hasiberria honetan
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.