entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-05-24

Capsulak lehen diskoak berrargitaratu ditu eta bideo berria aurkeztu du (ikusi hemen)

"Sublime" (1999), "Yudoka" (2000) eta "Capsula" (2002) dira lanak

Capsula: energia ez da sortzen, ez suntsitzen, eraldatu baizik. Capsula: energia ez da sortzen, ez suntsitzen, eraldatu baizik.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Maiatzaren 25ean karrikaratuko dira taldearen aurreneko hiru grabazioak Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik

Capsularen lehen kantuak, gaztelaniaz eta ingeleraz eginak, argitaratu gabeko abestiak barne, berriz nahastutak eta masterizatutak. Hirukotearen hastapenak ezagutzeko aukera, bere garaian Bowieren Space Oddityren munduarekin lotu eta Beatles galaktikoak bezala izendatuak izan zirenak.

Orduan, Pescado Rabioso eta Almendra moduko taldeen eragina izan zuten. Azken honen kantu baten bertsioa ere (Color Humano) gehitu dute bonus-track moduan Sublime diskoan. 
Diseinu eta irudimen eraberrituarekin, binilo eta CD euskarrietan Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik.


Hemen azpian, Caballos de mar bideo berria ikus dezakezue:

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.