Badator benetako norgehiagoka.
Ostegunean (hilak 13) hasten dira aurtengo Bilbao-Hiria lehiaketaren zuzenekoak Bilborock aretoan. Hemen hasten da sailkatutako taldeentzat benetako lehiaketa!
Epaimahaian
musika-arloko espezialistak egongo dira eta Bilborock aretoan, ostegunean hasita zuzenean arituko diren
40 taldeak baloratuko ditu. Era
berean,
sailkapen‑fase honetan, epaimahai espezializatu honek
profesionalak ez diren baina musikarekin lotuta dauden gazteen eta
kontzertuetara doazen ikusleen laguntza edukiko du.
Beste edizio
batzuetan egin den moduan, kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira eta
sarrera doakoa izango da. Hauek dira sailkapen-faseko kontzertuen datak:
Pop-Rock Iraila: 13a, 20a eta 27a
Urria: 4a, 11, 18a, 25a, 26a
MetalIraila: 21a eta 28a
Urria: 5a, 12a eta 19a
Beste joera batzukIraila: 14a
Urriaren 28an
amaituko bigarren fase hau. Modalitate bakoitzeko finalak
azaroan jokatuko dira. Beste joera batzuk ataleko finala azaroaren 8an izango da,
Metal atalekoa 9an eta Pop-Rock atalekoa 10ean.
www.bilbao.net