entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-03-01

BILBAO HIRIA 21. POP-ROCK LEHIAKETAREN BIGARREN FASEKO KONTZERTUAK UDAZKEN PARTERA ATZERATU DIRA


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Apirilaren 1ean Bilborock aretoan abiatuko dituzten obrak direla eta, Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketaren bigarren fasea atzeratu egin da. Bigarren faseko kontzertu sorta uda partean hasiko da. Aretoaren eraberritze lanak uztailaren hondarrean bukatuko dira.

Bilborock aretoa itxita egongo da apirilaren 1etik aurrera, bertako obrak direla eta. Azpiegiturak eta teknologia berrituko dira zeharo, aretoa erabiltzen duten taldeen eta ikusleen mesederako.
Apirilaren 7an 12 urte beteko ditu Bilborockek kontzertu-areto moduan. Bilborock aldi baterako itxiko denez, udazkenera atzeratuko da Bilbao Hiria 21. Pop-Rock lehiaketa; izan ere, obrok uztailaren amaiera aldean amaitzekoak dira. Lehiaketa horretan aukeratutako taldeen emanaldiak irailean hasi eta udagoienetik luzatuko dira.


Hobekuntza tekniko eta egiturazkoak:
- Eszenako argien eta audioaren instalazioa berritzea, zuntz optikoa sartuta.
- Eraikinaren estalkia berritzea. Teilatua konpontzea.
- Isolamendu akustikoa hobetzea, tronadura berria jarrita bigarren solairuan.
- Instalazio elektrikoa berritzea, bide berritik kanalizatuta.
- Espazioak antolatzea eta biltegi handiagoak jartzea erabilera askoko aretoan.
- Larrialdietako irteeretako bat aldatzea, zuzeneko irteera edukitzeko.
- Ateak eta akaberak konpontzea eta berriak ipintzea, erabileraren erabilerak zaharkitu egin baititu.
- Soinua eta irudia zuzenean eta modu digitalean grabatzeko kabina jarriko da, nahi duten taldeek grabazioak egin ditzaten.
- Sarrerako ataria eraberritzea eta hobetzea.
- Bideo-zaintzako sistema berria ipintzea.


Bilbao Hiria
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.