entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2005-08-18

BILBAO HIRIA 18. POP-ROCK LEHIAKETA ABIAN

Prest? Prest?
Lotura erlazionatuak
Bilbao Hiria pop-rock lehiaketa martxan jarri da berriro. Aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da. Parte-hartzea Europako taldeei zabaldurik dago. Hiru musika kategoriatan lehiatuko dira parte hartzaileak: Pop-Rock, Metal eta Joera Berriak.

Hamazazpi edizio igaro ondoren, Euskal Herriko musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbao Hiriarena (eta Europako prestigiotsuenetariko bat). Izan ere, azken helburuetako bat Europako talde gazteentzako erreferentzia izatea da.
Sarien arloak ez du parekorik: 34.000 euro eskudiruan, bi disken grabaketa, musika tresnak eta kontzertuak beste festibaletan.
Aurreko edizioan 1.603 talde aurkeztu, 24 kontzertu burutu eta guztira 10.000 ikusle etorri ziren.

Informazio zehatzagoa eskuratzeko irakur itzazue lehiaketako webgunean aurkituko dituzuen "Lehiaketaren oinarriak" edo jarri beraiekin harremanetan:

Tel: 944.151.306.
Faxa: 944.155.919.
Posta elektronikoa: bilborock@ayto.bilbao.net
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.