entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-10-04

BILBAO HIRIA 19. POP-ROCK LEHIAKETA ABIAN

Epea zabaliiiiiiiiiiik!!! Epea zabaliiiiiiiiiiik!!!
Lotura erlazionatuak
Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa abian da. Hau da, izena emateko epea zabaldu dute jada. Aurtengoa 19. edizioa dugu eta Europa mailako talde berrientzat erreferentea izan nahi du.
Parte hartu nahi izango duten taldeek izena eman beharko dute. Horretarako 2006ko abenduaren 31a baino lehen, grabaturiko hiru kantaz osatutako maketa zein disko bat Bilboko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailera bidali beharko dute. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Pop-Rock, Metal edo Joera Berriak barruan (era askotakoak izan daitezkeelarik) sartzen diren Europako taldeek, aurkezten duten errepertorioa taldeak berak egindako kantez izanik, disko bat baino gehiago kaleratu eta aurrekiko edizioetan saria (lehenengo sariak edo akzesit) irabazi dutenak izan ezik.

Lehiaketak hiru musika mota ditu: Pop-Rock, Metal eta Joera Berriak. Halaber, bertako komunikabideetako profesionalez osaturiko hiru epaimahai egongo dira.
Lan guztiak entzun ondoren, epaimahaiak guztira 40 talde aukeratuko ditu bigarren txanpan parte hartuko dutenak. Bigarren aldi hau martxoa eta maiatza artean jokatu da. Taldeek BilboRock-La Merced aretoan zuzenean joko dute, sarrera dohainik izanik.
Metal eta Pop Rock motetan hiru talderik onenak -epaimahaiaren arabera- azken kontzertuetan arituko dira. Kontzertu hauek ekainaren 6 eta 7an egingo dira, eta bukatu ondoren irabazleak jakinaraziko dira.
Sariak paregabeak dira: 32.000 euro esku-dirutan, bi disko grabatzea, musika tresnak eta taldeak beste jaialdi batzuetako karteletan agertzea.

LEHIAKETA ZENBAKITAN

1998 urrian,
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.