entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2016-05-12

Beskoitzeko Zoo taldeak lehen diskoa argitaratu du

Izate, Ikara, Mak, AK, Islaia eta 430 taldeetan aritutako hiru musikarik osatzen dute taldea

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Zoo bandcamp
"Maskarak erori dira, kaiolatik ihes egin dugu... Zein da zure egiazko aberea/bisaia?" itauntzen du hirukoak


Zazpi kantu bildu ditu Zoo taldeak bere estreinako diskora. Rocka eta rapa uztartzen diren ohianetik datoz, baina kontuz!, oinarri erritmikoak (baxua eta bateriak) gidatzen ditu kantuok. Ahaztu gitarra nonahiko eta distortsionatuak. Emaitza indartsua da ordea, eta guztiz gomendagarria.
Diskoaren zati bat Aiherrako Granja etxearen sabaian grabatu dute eta beste bat Donibane Ziburuko gaztetxean.


Oinarri erritmikoak gidatzen ditu Zoo taldearen kantuak. Ahaztu gitarra nonahiko eta distortsionatuak

Zoo taldea 2014ko udazkenean sortu zuten "Beskoitze Dark Angels City"-n. Iparraldeko hainbat taldetan ibilitakoak dira bere hiru kideak, hortaz eskarmentua ez zaie falta: Jean-Pierre Izate eta Ikara taldeetako bateria jolea izan da; Juan-Pili MAK eta AK taldeetan rapeatzaile ibili da eta Julien-Pat Islaia eta 430 taldeetako baxularia izan da.

"Maskarak erori dira, kaiolatik ihes egin dugu... Zein da zure egiazko aberea/bisaia?", itaundu dute.

ABRNMNDKUA from zoo on Vimeo.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.