entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Julen Azpitarte 2015-03-09

Ozeaniako hotsak

Antipodetako bost disko garaikide eta beste harribitxi batzuk

Ozeaniako hotsak. Ozeaniako hotsak.

Azken boladan, Australiatik eta Zeelanda Berritik makina bat disko interesgarri iristen ari dira gure Kontinente Zaharrera, edo gure ordenagailuetara, esan beharko nuke. Bada, guztiak entzutea ezinezkoa denez, nire belarrietatik igaro direnak iruzkinduko ditut. Askotariko grabazioak dira, baina guztietan taldeen nortasun handia nabarmentzen da, estiloa edozein dela ere.



1)
Hasteko, synth-punk soinuetara egingo dut salto, alegia, sintetizadoreekin egindako punk-rockera. Ausmuteants Australiatik datoz, eta taldekideen artean Frowning Clouds, Wet Blankets, Hierophants eta Living Eyes bandetako musikariak daude. Laukoteak Chrome, The Screamers, DEVO edo The Units punk-kuadrilla teklatu zaleetatik edaten du, eta Memphis hiriko Goner diskoetxearekin argitaratu duten Amusements zoragarria da: bizia, latza, iluna eta dantzagarria da, bai eta melodikoa ere.




2)
Antzeko esparruan aritzen da Total Control post-punk banda. Straighjacket Nation, Eddy Current Suppression Ring eta UV Race taldeetako musikarien egitasmo paraleloa da, eta, aurten, Typical System (La Vida es un Mus) disko bikaina plazaratu dute. Teklatuekin eta errito-kutxen erritmoekin ondutako grabazio honek mendekotasuna eragiten du. Melbourne hiriko taldeak, batzuetan, punk amorrua erakusten du, Expensive Dog eta Systematic Dog; beste, batzuetan, berriz, elektronikanhotzean murgiltzen da, Glass eta Liberal Party. 2014an entzun dudan disko onenetarikoa da, uztarketaren bidetik, lan hipnotikoa gauzatu baitute.




3)
Alderdi darky-ena abandonatu, eta esparru melodikoagoetara igaroz, Camperdown and Out laukotearen Couldn't Be Better (Pop Frenzy) agertuko da. Laukoteak jangle gitarrak astintzen ditu, 80ko hamarkadan sortutako indie-pop-aren ondarea haizatzeko: The Clean, Beat Happening, Feelies, The Go-Betweens
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua

ATZOKOKOAK ETA GAURKOAK


The Rainyard, armairuan ahaztutako sorpresa

Javier Abad Esteve espainiarrak zuzentzen duen Pretty Olivia Records diskoetxeak 90eko urteetako pop-harribitxi aussie-a berreskuratu berri du: The Rainyard taldearen A Thousand Days diskoa. Diskoari izena eman dion kantu zoragarria argitaratu zuen taldeak 1991n, Summershine diskoetxearen eskutik. Harrezkeroztik, gainerako doinu guztiak armairu zahar batean ahaztu omen ziren.
Bada, Pretty Olivia Records zigiluari esker, Perth hiriko bandak grabatu, baina sekula argitaratu ez ziren 15 kantutzar entzuteko parada daukagu. Bandak 80ko hamarkadaren erdian eman zituen lehenengo urratsak, garai hartan, Summer Suns eta The Stolen Picasso bezalako taldeekin elkartu zen, besteak beste, The Kinks eta T-Rex taldeen kantuak oihukatzeko asmoz. Laukoteak, apurka-apurka, The Smiths, The dB


Artikulu honetan aipatutako makina bat izenen berri ematen du Jimi Kritzler kazetariak idatzitako Noise in my head. Voices form the ugly australian ugly underground liburuak (Kritzler Melbourne hiriko White Hex taldeko kidea ere bada). Izan ere, liburuak Australiako talde berritzaileenek osatutako underground eszena du ardatz, izenburuak berak argi uzten duenez; hain zuzen ere, azken bost urteetan loratutako taldeen nondik norakoak  jasotzen ditu. Argazkiekin eta gertu-gertuko elkarrizketekin josita dator. Protagonisten zerrenda luzeegia da: The Drones, Eddy Current Suppression Ring, Royal Headache, Uv Race, Circle Pit, HTRK, Lost Animal, Oren Ambarchi, Total Control, Witch Hats, Deaf Wish, Blank Realm, New War

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.