Slug Guts Australiatik datorren seikotea da, eta hango musikaren tradizio berezi baten jarraitzaile dela esan daiteke. Birthday Party eta Scientists moduko taldeen doinu ilun eta lohitsuetan hasten den tradizioa, hain zuzen ere. Garai bateko koloniari, Britainia Handiko gartzeletako soberakinen helbide izateak eman dion legez kanpoko Western giro horretan oinarritzen den tradizioa. Bortizkeria, gaiztakeria, alkohola eta basamortuko hautsaren zaporea duena. Hor nonbait irakurri ditudan hitzak berrerabiliz, infernura bidean doazten cowboy punk batzuk egindako musika