entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Gotzon Hermosilla 2009-12-12

Lluvia, hierro y rock

Lagun batek esandakoa komentatzen zigun aurrekoan Alvaro Heras liburuaren egileak. Hark zioenez, munduan oso hiri gutxi egongo dira honen moduko lanik daukatenak, bertako rock eszenaren historia hain xehe eta zehatz kontatzen duten liburuak. Eta, seguru asko, arrazoia dauka lagun horrek. Alvaro Heras Bonzos eta Painkillers taldeetan ibilia da, eta aspaldi bururatu zitzaion Bilbo eta inguruko herrietako rockaren historiaren nondik norakoak jasotzea. Haren egitasmoaren berri izan genuen gehienok pentsatu genuen oso ideia polita zela, baina nekez lortuko zuela egunen batean gauzatzea. Eta gutxien espero genuenean, liburua plazan agertu da, eta mundu guztia aho bete hortz gelditu da.
150 elkarrizketa egin ditu Alvarok liburua osatzeko, Bilboko rock eszena barrutik ezagutu duten musikari, kazetari, aditu, zale eta abarrekin, eta horrekin osatu du liburuaren hezurdura. Protagonistei ahotsa emanda, egileak lortu du istorio barregarriz eta pasadizo jakingarriz beteriko narrazioa osatzea, zehatza, aberatsa eta datuz ondo hornitua, baina dibertigarria eta irakurterraza aldi berean. Hamarkadaka egituratu du liburua, baina estilo batzuei (punka, rock
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.