entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Myriam Garzia 2014-06-18

Luismi Pirata (Pirata Taskaren jabea) "Gure agintariei esango nieke Berlin, Hanburgo, Amsterdam edota Bonbaitik buelta bat emateko"

Luismi Pirata, tabernaren ate aurrean. Argazkia: Itziar Diaz de Durana. Luismi Pirata, tabernaren ate aurrean. Argazkia: Itziar Diaz de Durana.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
23 urte bete ditu aurten Bilbo Zaharreko Pirata Taskak. Hori ospatzeko, uztailaren 5ean egun osoko jai mundiala egingo dute Bilbin. Lagartija Nick, Vomito, Maha, Penadas por la Ley eta Willis Drummond taldeen kontzertuak amaiera bikaina emango dio urteurrenari. Pirata Taska 1991an zabaldu zuten lau lagunek, Bilboko gaztetxea hustu eta gero, jendeak biltzeko leku bat izan zezan. Ibaia zeharkatzen, Bilbo Zaharrean taberna zabaltzen lehenengoak izan ziren baita ere, garaiotan San Frantzisko auzoan heroina nagusi zela. Egun, Bilbi poteo zonalde esanguratsua da askorentzat. Luismi Piratarekin bildu gara atzo, gaur eta biharko asmoez hitz egiteko.


Badira urteak Bilboko gaztetxea desalojatu eta Pirata Taska zabaldu zenutela. Nola gogoratzen dituzu garai haiek?
Ezin hobeki gogoratzen ditut. Hala ere, Gaztetxea desalojatu baino lehen, bazegoen taberna bat zabaltzeko asmoa. Leku bat non bakoitzak gustuko zituen zaletasunak eta asmoak presente egon zitezkeen, egungo Pirata moduko taberna nahi genuen. Gure izaera azpimarratu nahi genuen, pertsona ihardukitzaileak, inkorformistak ginen eta gara, bizitzea egokitu zaigun denbora eta gizartearekin gure ezadostasuna adierazi nahi genuen, egun ere mantentzen den izaera. Argi dago, gaztetxearen desalojoak eragin zuela Pirataren sorreran, gaztetxeak utzitako hutsunea bete behar zen. Gu, Gaztetxeko Gazte Asanbladaren kide ginen eta honen ondorioz, gaztetxeko jendea hurbiltzen zen Piratara. Nik beti esaten dut gauza bera, Pirata taberna ez dela gurea, jabeena, Pirata hemendik pasatu den jendearena da, euren laguntzari esker, Pirata bizirik dirau. Denon artean aurrera ateratako proiektua da.

Eta 23 urte eta gero, nahi zenuten lekura heldu zarete?
Beno, beno... Denetatik izan dugu. Egon dira oso garai onak, ondo lan egin dugu eta irabaziak izan ditugu, Bilbon kristoren martxa egon diren garaietan, ez gaur egun bezala. Baina oso denbora latzak izan dira baita ere, Bilbon eman diren baldintza politikoen ondorioz. Autogestioa eta autonomiaren aldeko jendea gara, hortik gatoz, eta ez dugu bat egin inolako mugimendu politikorekin, ezta ezker abertzalearekin ere. Baina egia esateko, Bilboko udala, udaltzaingoa, guardia zibila, ertzaintza eta enparauak bertatik pasatu dira, zerrenda luzea egin dezaket, zorionez edota zoritxarrez, denak ezagutu ditut. Zergatik? Deserosoak izan garelako eta garelako beraientzat, eta harro sentitzen gara horretaz.


Pirata taberna ez da gurea, jabeena, Pirata hemendik pasatu den jendearena da

Eraso polizial zuzenak jasan dituzue, garai batean musikarik ez zegoen tabernan...
Urteak eman genituen musikarik gabe, lizentzia kontuagatik, baina garai haietan hainbat taberna zeunden mota horretako lizentziarik gabe. Urkijo galerietako hainbat pubek, adibidez, Amedo eta euren lagunak egoten ziren tabernek ez zuten, noski, lizentziarik behar. Bilbo txikia da, denok ezagutzen dugu elkar. Mota guztietako aitzakiak baliatu dituzte gure kontra, ordutegiak, kutsadura, osasun azterketak... Denetatik egin digute.

Bilboko udal agintariei zer esango zenieke? 
Gure agintariei esango nieke Berlin, Hamburgo, Amsterdam edota Bonbaitik buelta bat eman dezatela. Ikus eta ikas dezaten. Zeren eta Bilboko gau giroa akatu dute. Beraiek egiten ez duten kultura ez omen da kultura. Mafia hutsa dira, aberastu dira urteetan beraien kultura ereduari esker. Hori argi ikusten da Aste Nagusian. Konpartsak eta jai batzordeari esker, beste eredu bat indartu zen bere garaian egun mantentzen dena, argi dago hori ez dela izan beraien ekimenez. Hainbat elkarte, mugimendu, gaztetxe eta taberna dago Bilbon beste eredu horren alde, baina beraien gustukoa ez bazara, akabo, zure kontra egingo dute zuzen zuzenean. Ezin dute jasan konpetentzia, beraiek dirutzarekin egiten dutena, besteok zentimorik gabe egiten dugulako.

Bilboko gau giroa akatu dute. Beraiek egiten ez duten kultura ez omen da kultura. Mafia hutsa dira, aberastu dira urteetan beraien kultura ereduari esker. Hori argi ikusten da Aste Nagusian

San Frantzisko auzoak aldaketa urbanistikoak izan ditu eta berritua bai, baina betiko arazo zaharrak mantentzen ditu: pobreziaren kontzentrazioa, droga trafikoa...
Bilbo Zaharrera heldu ginenean, San Frantziskon heroina zen nagusi, atrakoak eguneroko kontua, espekulazio basatia jasan zuen auzoak uholdeen ostean... Baina Piratara datorren jendea badaki nora datorren eta, hemen, gustura sentitzen dira, babestuta. Eta gure aldetik, ez dugu izan inoiz arazorik auzoan.
Auzoaren aldeko apustu garbia egin genuen, indar handiko auzoa delako egun ere. Bazterkeria, junkiak paloak ematen egunero, espekulazioa... Auzora heldu berriak ginela, bi astetan bagenekien nork mugitzen zuen droga, aldiz udaltzaingoak, guardia zibilak edota ertzaintzak urteak daramatzate eta ez dute oraindik drogaren arazoa konpondu. Zergatik izango da? Aitzakia horrekin, auzoa bideobigilantzia kamerez josita dago.
Egun auzoan dagoen arraza aniztasunagatik errespetu handia dago, droga menpekotasun edota HIESaren kontrako elkarteak daude, auzo-elkarteek lan handia egin dute auzoaren alde.

Aurpegi ezezagunak, baina baita ere oso ezagunak, munduko musikari eta sortzaile asko, pasa dira Piratatik.
Gu ere musika mundutik gatozelako. 53 urte ditut, eta 19 urte nituenetik musika munduan aritu naiz gauzatxoak egiten, fanzineak, kontzertuak... Musikan aritu gara, baina ikusten ez den aldean. Norbaitek kontaktatu behar du musika taldeekin, lo egiteko lekua bilatu, antolatu, ongi etorria eman, gustura senti daitezen... Musika talde asko ekarri ditugu Bilbora, ezezagunak zirenean. Manu Chao, Ratos de Porao, Eskorbuto, Paralisis Permanente, MCD... askorentzat Pirata euren babeslekua izan da, gustura egoteko leku bat.
Ondo gogoratzen dut duela urte batzuk, Aste Nagusian jo zuela Radio Bembak, orduan Manu Chaoren musika taldea. Goizeko 7etan zabaltzen dugu taberna jaietan, matinalak egiteko. Oraindik, prestaketa lanetan ari ginela, taberna itxita, atean jo zuten. Alazne atera zen haserre, esanez oraindik itxita zegoela eta alde egiteko.
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.