Taldeari atseden bat emateko iragarpenarekin batera, Etsaiakek 15 urteko ibilbidea laburbiltzen duen fanzinea kaleratu zuen 2002ko abenduan: "15 urte, 1987-2002". Arnasa pixka bat hartzeko beharra sentitzen zuten taldekideek, ez ordea musika uztekoa. Izan ere, aspalditik buruan zeukaten proiektuei bide emango diete hemendik aurrera. Fanzineak, nola ez, horien berri ekartzen du, Pin Pan Pun Band-ena edota Txapelpunkena, kasu. Halaber, urte guzti hauetan zehar hainbat komunikabidek Etsaiak-i buruz argitaratu dituzten erreportaiak nahiz elkarrizketak biltzen dira argitalpen honetan. Kuba eta Mexikotik egindako birak ere kontagai dituzte eta baita ere Jokin Erdoziari (Etsaiak-eko sortzaileetako bat) 2001 urtean Lekeitioko herriak egin zion omenaldia.