Ubedatik (Andaluzia) dator talde hau, zeinak psikoblues erretzailea baliatuz, Mississipiko Deltako jatorrizko soinuak errebisatu dituen bere lehen diskoan. Gitarra adierazleak eta oinarri hipnotikoak darabiltzate eskizofrenia puntua daukaten istorioak eszenaratzeko. Genero honetan gutxi barneratu direnek gozatua hartuko dute eta adituek berriz, hamabi konpasen azterketa gainditu dutela iritziko diote. 10 hazbeteko biniloan edo CDan eskura daiteke gainera. Zer gehiago eska daiteke? Hemen entzun: myspace.com/guadalupeplata