entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-05-31

Ziburuko 5. Disko eta Liburu Azoka egingo dute ekainaren 1ean

40 egilek hartuko dute parte eta ehundik gora nobedade aurkeztuko dituzte. Pelax, Bloñ, Hegazkin eta Lumi taldeek zuzeneko kontzertua joko dute.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Larunbatean, ekainak 1, Ziburuko 5. Disko eta Liburu Azoka egingo dute herriko plazan jarriko duten karpan. Goizean 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik, eta 15:00etatik 19:00etara arratsaldez.

Orotara, 40 egile hurbilduko dira Ziburuko postuetara, euren nobedadeak aurkeztu eta disko nahiz liburu sinatzera. Guztira, 119 nobedade topatuko dituzte musikazale eta literaturzaleek.

Musikariei dagokionez, han izango dira, besteak beste, Pelax, Neu Troia, Mihise, Hegazkin, Julen Ribas, Alex Tello, Lumi, Bloñ eta Ekhi Lambert.

Zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ere izango da. Pelax, Bloñ, Hegazkin eta Lumi taldeek kontzertua emango baitute 11:00etan, 15:00etan, 16:30ean eta 18:30ean, hurrenez hurren.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.