2023ko Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 19an hasi eta hilaren 27ra bitarte luzatuko da. Bilboko Udala prestatzen ari den eskaintzan musikak badu pisua eta honezkero hasi da hainbat izen iragartzen.
Zetak, Gatibu, Lola Indigo, Lori Meyers eta Vanesa Martín artistak dira, gaur gaurkoz, konfirmatutakoak. Kontzertuak Abandoibarrako eta Europa Parkeko eszenatokietan izango dira, 23:30etatik eta 00:00etatik aurrera, hurrenez hurren.
ABANDOIBARRA
EUROPA PARKEA
Lori Meyers indie rock talde granadarrak Espacio Infinitos albuma aurkeztuko du.Gatibuk, aldiz, EH Distopikala disko berriko errito latino eta doinu tropikalekin beteko du gaua. Vanesa Martin malagarrak, bestalde, Placeres y Pecado lana hurbilduko du Bilboko Aste Nagusira.
Europa Parkeari dagokionez, Lola Indigo abeslari eta dantzariaren erritmoak eta Zetak bandaren musika elektronikoa izango dira protagonista. Azken hori EITB taldeko Gaztea irratiaren eskutik iritsiko da.