entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-03

Yo Ciervo hiruko donostiarrak lan berria dakar

La Guerra de la Independencia Vol.1 du izena kaleratu berri duten diskoak, eta trilogia oso baten itxiera da. Abesti zuzenak eta lelo itsaskorrak intentsitate handiko emanaldietarako.

Julen eta Imanol Rivas anaiek sortu eta gerora Koldo Belloso baxu-jotzaileak osatu duen proiektua da Yo Ciervo. Urte asko daramatzate elkarrekin eta taldeak eboluzio naturala izan du. Azken uzta hau La Guerra de la Independencia trilogiaren hirugarren eta azken alea da; lehenago Vol.2 eta Vol.3 kaleratu baitzituzten.

Amorrua, emozioa eta kritika soziala dira nagusi hitzetan, eta atal instrumentala baino gehiago melodia landu omen dute. Disko osoa kaleratu aurretik Salba Nazazu, Behartuak, edota Gorrotoa singleak zabaldu dituzte, eta honezkero dozena erdi kontzertu lotzear direla aurreratu dute; guzti-guztiak Gipuzkoan. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.