Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketaren 23. edizioa bukatu berri da eta garaileen zerrenda inoizko luzeena da.
The Free Fall Band, Echovolt eta Dr. Skyloop taldeek irabazi dute Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketaren 23. edizioa, Pop-rock, Metal eta Tendentzia berriak ataletan hurrenez hurren.
Pop-Rock atalean bigarren eta hirugarren sailkatu dira: Dr. MAHA'S MIRACLE TONIC (Bizkaia) eta GIRANICE (Gipuzkoa).
Metal alorrean bigarren eta hirugarren sailkatu dira: KHOUS (Nafarroa) eta ALL REASONS (Bizkaia).
Tendentzia berrietan, Dr. SKYLOOP (Bizkaia) izan da nagusi.