Minor Threat-en Out of Step diskoari omenaldia egiten dio aurtengo kartelak.
Meltdown, Ernia, Managaitz, Hilkar, Drop, Accidente, Perras Salvajes eta Sofa taldeek jo dute.
Txapa Irratiko
Jar itzazu tapoiak irratsaioko kideek antolatuta,
hardcorea, abiadura eta zarata ardatz dituen jaialdiaren laugarren
edizioa egingo da Bergarako gaztetxean asteburu honetan.
Abiadura, kantu motzak, urgentzia, osti txarra, sotoko doinuak, oihuak,
punka, crusta, hardcorea eta zarata maite badituzue, Meltdown, Ernia, Managaitz, Hilkar, Drop, Accidente, Perras Salvajes eta Sofa talde gazte zein "beteranoez" gozatzeko aukera paregabea izango duzue bi egunez.
Kontzertuen ostean disko jartzaileak egongo dira. Festa itzela oso prezio onean.
Ehun!!!
100 saio egin ditu dagoeneko Jar itzazu tapoiak-ek
, Txapa Irratiko irratsaio zaratazaleenak. Beraz, hau ospatzeko aukera paregabea izango da asteburu honetan.
Honatx aurtengo kartela:
- OTSAILAK 27 (ostirala), 22:00etan
Sarrera: 4 euro
MELTDOWN Talde gazteena, Hernani eta Urnietatik:
ERNIA