Supernova izeneko diska berria kaleratu du EtxEk. Azken diskoetako formatu akustikoa utzi eta berriz ere Pop-Rockaren bidea hartu du Berrizko musikariak. Estudioko seigarren lan hau, Bilboko TAOM estudioetan ekoiztu eta grabatu du Jagoba Ormaetxearen eskutik. Kalitate handiko lana burutu du eta sorpresaren bat ere egongo dela iragarri digu. Urrian abiatuko du aurkezpen bira, eta "Arma, tiro, pum!" izeneko aurrerapen kantua atera du euskal abesti desberdinen esaldiak erabilita, euskal musikariak omendu nahian.
Arma, tiro, pum!