entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-04-19

‘Sorotan bele gogoan’ kontzertua Larrabetzun

Gorka Sarriegi eta Urbil Artola taldekide ohiek sortutako musika ikuskizuna Larrabetzuko Andres Isasi Musikalia Elkartearekin batera taularatuko dute.

Pandemiagatik bertan behera geratu zen zita berreskuratu dute Larrabetzun, maiatzaren 23an izango da. Aldez aurretik erositako sarrerek hitzordu berri honetarako ere balio dutela argitu du antolakuntzak; hain justu 17:00etako emanaldirako. 19:00tan bigarren emanaldi bat izango baita.

Bide batez, Sorotan Bele Gogoan egitasmoaren funtsa zein den gogorarazi dute: Egitasmoaren funtsa zera da: Euskal Herriko Musika Bandek taldearen abestirik berezienak berreskuratu eta jotzea Sarriegi nahiz Artolarekin batera. Lanak errazteko, Xabier Zabala zuzendariak idatzi ditu bandentzako egokitutako partiturak.

Ekimenaren helburua Sorotan Bele-k euskal musikagintzari utzitako ondarea transmititzea da, eta horretan Euskal Herriko musika bandak nahastea, euren herrietan jotzeko, 90eko hamarkadako taldearen abesti mitikoez berriro gozatzeko.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.