Siroka laukoa.
Modu honetan, Siroka taldeak diskoaren eskematik kanpo kokatzea erabaki du. Gaur (azaroak 6) lehen emaitza aurkeztu dute: Azalak.
Siroka taldea baditu kantu berriak. Baina ez ditu disko batean bilduko. Banaka argitaratuko ditu: sei kantu guztira, eta beste horrenbeste bideoklip. Sorpresatxoren bat ere iragarri dute.
Malutak izena paratu diote proiektu honi, malutak bezala eroriko direlako singleak. Gainera, ez diote egitasmo honi amaiera data zehatzik jarri, "beraz zaleek pazientziaz
itxaron beharko dute kanta bakoitzaren etorrera", adierazi dute sirokatarrek.
Bestalde, kanta berriak aurretik egin
dituztenetatik aldenduko dira estilo eta helburu aldetik, "bide
berriak esperimentatuz taldearen esentzia galdu barik".
- Lehen emaitza gaur bertan (azaroak 6) aurkeztu dute: Azala. Diecinueve84-ko
Goizeder Saez de Lafuentek eta Nikola Hurtadok sortu dute bideoklipa,
Aiala Etxegarai aktore eta dantzariaren laguntzaz. Kantu hau Kaki
Arkarazoren gidaritzapean grabatua izan da Andoaingo Garate estudioan.
Letrari dagokionez berriz, oraingo honetan ez dute kanpo laguntzarik behar izan, Maria
Riverok berak idatzi baitu.
Bost urte pasatu dira Siroka taldeak bere
lehenengo diskoa atera zuenetik. Lehenengo disko horretatik garrantzi
handia eman diote taldekideek sortzaileen arteko elkarlanari eta
hasieratik, letra, diseinu zein musikarako hainbat lagunez inguratu egin
dira argitaratu dituzten hiru diskoak atontzeko.
Oraingo honetan baina, Siroka taldeak diskoaren
eskematik kanpo kokatzea erabaki du. "Neguko lehen elurteetan lez, egun
eguzkitsuetan noizbehinka erortzen diren malutak lez, eroriko dira
hemendik aurrera Sirokaren kantu berriak. Baina ez dira edonola eroriko.
Single bakoitza bideoklip berri batetaz jantzita etorriko da,
bideosortzaile anitzen ikuspuntua eta estiloa isladatuz eta era horretan
maluta bakoitzari izaera berezi eta aberasgarria emanez", azaldu dute Sirokako kideek.