entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-07

Silvia Perez Cruz, Brad Mehldau, Bill Frisell, eta Kenny Barron ariko dira 56. Jazzaldian

Cecile McLoron Salvant, Noa, Mulatu Astatk eta Gonzalo Rubacaba dira Donostiako musika jaialdiak konfirmatu berri dituen beste izen batzuk.

Uztailaren 21etik 25era bitarte egingo dute 56. Jazzaldia Donostian, eta dagoeneko konfirmatu dituzte kartel nagusia osatuko duten izenetako batzuk. Besteak beste Brad Mehldau, Cecile McLorin Salvant, Noa, Bil Frisell, Mulatu Astatke, Gonzalo Rubalcaba, Silvia Perez Cruz, Kenny Barron, Buika, Arlo Parks, Aymee Nuviola, Franco D'Andrea, Marco Mezquida, Dave Douglas eta Dave Holland igoko dira oholtza gainera. 

Jazzaldiak jakinarazi duenez, «emakumezko ahotsen jazzaldi bat» izango da aurtengoa. Pianista ugari ere protagonista izango dira, Salvadorrez gain, Franco D'Andrea eta Giovanni Guidi piano jole italiarrak ere ariko baitira jaialdian.

COVID-19aren pandemiak zein bilakaera izango duen eta kultur ekitaldiak antolatzeko zer-nolako baldintzak bete beharko diren oraindik jakin gabe, Donostiako 56. Jazzaldia motorrak berotzen ari da, eta rako sarrerak datozen asteetan jarriko dituzte salgai.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.