entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-03-31

Rafa Berrioren omenezko mostra Donostian

Donostiako Ernest Lluch kulturetxean eta maiatzaren 22ra bitarte bisita daiteke musikariaren heriotzaren lehenengo urteurrenaren karietara osatutako erakusketa

Rafa Berrio musikari donostiarraren etapa artistiko ezberdinak jasotzen dituen mostra osatu dute Gipuzkoako hiriburuan. Ernest Luch kulturetxeak ekoitzia, Luis Lanzagorta diseinatzaile eta musikariak zuzendu du, eta Harkaitz Cano idazleak nahiz Angel Aldarondo errealizatzaileak hartu dute parte.

Berrioren hainbat diskoren sortze prozesuei eta beste hainbeste arori dagozkion gune ezberdinek osatzen dute erakusketa: ‘Amor a traición’ (Gasa-Warner, 1994); ‘Una canción de mala muerte’ (Galerna, 1997); ‘1971’ (Warner, 2010); ‘Diarios’ (Warner, 2013); ‘Adiós a la bohemia’ (Gran Sol, 2017) eta ‘El Niño Futuro’ (Rosi Records, 2019). Espazio intimoagoak ere badira, besteak beste, Berrioren liburutegia eta eskuizkribuak jasotzen dituztenak.

Bestalde, hainbat proiekziok eta mahainguruk ere borobilduko dute maiatzaren 22ra arte Donostiako Ernest Lluch kulturetxean ikusgai izango den mostra.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.