Beste uda batez, Aragoiko auñamendiak nazioarteko musika festibal jendetsuaren lekuko izango dira: datorren uztailaren 4tik 28ra bitarte, Lanuzako auditorio naturalak askotariko emanaldiak hartuko ditu. Iseo & Dodosound nafarrek, esate baterako, uztailaren 21ean joko dute, igandez.
Aurtengoa XXXI. edizioa izango da, eta sarrerak jada eskuragarri daude Pirineos Sur jaialdiaren webgunean.
Lanuzako gunera soilik oinez edo autobusez iritsi ahal izango da. Autobusak Formigalgo Parkingetik edota Sallent de Gallego herritik aterako dira Lanuzarutz, eta horietarako txartelak ere eros daitezke online. Honakoak dira aurtengo izenak:
Uztailak 11
Meute + Rodrigo Cuevas
Uztailak 12
Vetusta Morla + Airu
Uztailak 13
Loreena Mckennitt
Uztailak 14
Lila Downs + Mulatu Astatke
Uztailak 19
Sara Baras + Carmen Linares
Uztailak 20
Bayuca + Rawayana
Uztailak 21
Iseo Dodosound + La Plazuela
Uztailak 23
Ricky Martin
Uztailak 26
Silvia Perez Cruz + Maro
Uztailak 27
Grupo Niche + La Lulu
Uztailak 28
Mon Laferte + Marilia Monzón