Disko berriaren aurkezpen biraren lehen kontzertuak.
Zarauztarren bigarren disko luzea da
Heldu da jada laukote gipuzkoarrak horrenbeste itxaron duen eguna.
Perlak-en bigarren diskoaren aurkezpenaren eguna, alegia. Maiatzaren 21ean izango da, larunbatarekin, Donostiako
Le Bukowski aretoan. Kontzertua iluntzeko 20:00etan hasiko da.
Perlak taldeak kantu berriak barreiatuko ditu post-punk, indie eta soinu alternatiboen arrastoan. Beti ere, euskaraz. Disko berriak
Itzaletatik du izenburua.
Sarrerak 5 euro balio du.
Donostiatik pasa ondoren, Beran, Bilbon, Zarautz eta Bermeon joko dute.