Oskarbi taldearen kontzertuaren afixa.
Niessen aretoan eskainiko duen egitarauak hiru adar izango ditu: Oskarbiren betiko kantuak, Xirimiri azken diskoan azaltzen diren kantuak eta orain grabatzen ari diren abesti berriak
50 urte beteko ditu aurki
Oskarbi taldeak. Duela 50 urte, euskal kantu herrikoiak zabaltzen hasi zen, euskal kantu berriak egiten hasi ere. Oskarbik 1966ko azaroan eman zituen lehen pausoak Pasaian. Bere ibilbide
luzean ehundaka kantaldi eta kontzertu eman ditu, batik bat Euskal
Herrian.
Lau urtez
Ez Dok Amairuko partaide izan zen (1967-1971).
Guztira hamar disko plazaratu ditu taldeak eta hamaikagarrena grabatzen ari dira orain.
Bistan da. Taldeak badu zer ospatzerik. Horregatik, datozen hilabeteotan hainbat proiketutan buru-belarri murgilduta ibiliko dira gipuzkoarrak: disko berriaz gain, kontzertu bereziak egingo dituzte han-hemen eta liburu
bat agitaratuko dute.
Errenterian zuzeneanGipuzkoan, Errenteriako hitzordua izango da ospakizunetan murgiltzeko aurreneko kontzertua. Larunbatean, Oskarbi betikoa eta Oskarbi berria uztartuko dira. Betidanik Oskarbin dauden
I
ERRENTERIAN
Oskarbik askotan kantatu du Errenterian. Lehen aldia Madalenetan izan zen, (1967-7-23), azkena, orain dela zazpi bat urte Olentzero diskoaren
aurkezpenean.