Musikagela Fest jaialdia egingo dute datorren ekainaren 22an Donostiako Saguesen. Bosgarren edizioa izango da eta bederatzi emanaldik osatuko dute eskaintza.
Donostia Kulturak 2004az geroztik eskaintzen duen zerbitzua da Musikagela. Eta, hain justu, Musikagela zerbitzuak kudeatzen dituen lokaletan entseatu edo Dkluba kontzertu-zikloetan parte hartu duten zortzi tokiko talde ariko dira zuzenean ekainaren 22ko jaialdian.
Egun osoko egitaraua bi zatitan banatuko dute. Eguerdian, aperitif moduan, Los Veletas, Sasha Smith, Suite Seda eta Luke Armstrong ariko dira 12:00etatik 14:00etara.
Bigarren zatia 18:30ean hasiko da eta 23:00ak arte luzatuko da. Kasu honetan, Oep, Badmintones, Gardena, La Ola Maldita eta Drugos taldeen txanda izango da. Azken horiek talde gonbidatua dira (Musikagela zerbutzuarekin zerikusirik ez dutenak).
Euria edo eguraldi baldintza desegokiak izanez gero, jaialdia Intxaurrondoko Kultur Etxera lekualdatuko dute.