entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-04-16

Musika Bulegoa Sarien bosgarren edizioa abian da

107 proposamen lehiatuko dira 2021eko sariketan. Ekitaldia maiatzaren 19an izango da Miarritzeko Egungo Musiken Zentroko Atabal aretoan.

2020an artista, talde edo musika proiektuek egindako lana baloratu nahi du Musika Bulegoa Sarien bosgarren edizioak. Orotara, 10 sari daude jokoan, eta 107 proposamen jaso ditu Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE).

Denak oso desberdinak dira elkarren artean eta musika-eremu zabala hartzen dute. % 43 inguruk pop-rock estiloa jarraitzen dute, % 27k musika klasiko garaikidea, % 23k folka eta % 7k jazza. Gehienek disko osoak aurkeztu dituzte, baina beste profesional batzuek lan bakar bat proposatu dute, kasu askotan konfinamendu betean gauzatutako lana, hain zuzen ere. Zenbaitek, idatzizko lanak, partiturak, ikus-entzunezko proiektuak, musika-ekoizpen interaktiboak… aurkeztea erabaki dute. Euskaraz egindako lanak dira nagusi, baina gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez egindako proiektuak ere jaso dira.

Adituek 107 proposamenak baloratu beharko dituzte, eta Euskal Herriko (7 lurraldeetako edozeinetan jaio edo bizi direnak) sortzaile, interprete, konpositore, bakarlari edo/eta musika taldeen artean 8 sari eman beharko dituzte. Saritutako 8 artista edo musika taldeek 2.000 euro jasoko dituzte eskudirutan, eta baita Fernando Mikelarena “Baserri” eskultoreak egindako eskultura ere.

Bederatzigarren saria Etxepare Euskal Musika Institutuaren Saria izango da (irabazleak ere diru-sari bera eta eskultura jasoko ditu), eta laugarren urtez jarraian banatuko da. Sari horrek azken hiru urteetan Euskal Herriko sortzaile, interprete (bakarlari zein talde) edo konpositore batek euskal musika nazioartean hedatzeko arloan egindako lana aintzatetsi nahi du.

Azkenik, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko (EHMBE) zuzendaritza batzordeak ohorezko saria emango dio Euskal Herriko musika jarduerarekin zerikusia duen pertsona edo erakunde bati, prestakuntzan, sentsibilizazioan, hedapenean edo ekoizpenean proiektu aipagarri bat gauzatzeagatik.

Ekitaldia maiatzaren 19an izango da Miarritzeko Egungo Musiken Zentroko Atabal aretoan.

 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.