Jaialdi handiaren aurrekari modura dator Bilbao BBK Live Herrian ekimena. Ekainaren 15ean izango da Sondikan eta egun osoko musika-egitaraua dakar.
Kontzertuak hiru gunetan banatuko dituzte. Larrabarrena parkean egongo da BAT gunea; Goiri plazan B gunea; eta Tren geltokian C gunea.
Besteak beste, Cala Vento, Yogurinha Borova, ALAI, The Lizards, Korrontzi edota XSkara taldeak zuzenean eta doan ikusteko aukera izango da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Chill Mafiak ezingo du jo eta haien ordez Olatz Salvador ariko da.
Bat
13:30 El último vecino
15:30 Sal del coche
17:30 Cala Vento
19:30 Olatz Salvador
21:30 María Escarmiento
Bi
14:30 SUAVE
16:30 Yogurinha Borova
18:30 ALAI
20:30 Gazzi
Hiru
13:00 Alejo
15:00 The Lizards
17:00 Korrontzi
19:00 Xsakara
21:30 Sarria