entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-03-25

Loraldia izeneko diziplina anitzeko jaialdia egingo da Bilbon apirilaren 23tik 26ra

Jaialdiaren logoa. Jaialdiaren logoa.
Lotura erlazionatuak

Euskal kultura garaikidearen plaza izan nahi du

Heldu den apirilaren 23tik 26ra Bilbon Loraldia izeneko jaialdi berria egingo da. Hitzordua, euskal kulturaren adierazpen guztien topaketa izango da: musika, dantza, teatroa, literatura, bertsolaritza, arte plastikoak, bidaiak...

Loraldiak XXI. mendean euskal kultura garaikidearen plaza ezinbestekoa sortu gura du
Loraldia festibalaren iturria Lore Jokoetan aurkitzen da. XIX. mendearen erdialdean Anton Abbadia kulturgileak abian jarri zituen Iparraldean euskarari prestigioa emateko xedearekin. "Loraldiak haren lekukoa hartuko eta XXI. mendean euskal kultura garaikidearen plaza ezinbestekoa sortu gura du", adierazi dute ekimenaren sustatzaileek.

Musikari dagokionez, Kalakan, Espaloian. Joseba Irazoki, Lurra, 22m2, Piztiak, Eñaut Elorrieta, Igelaren Banda, Arkaitz Miner, Mixel Etxekopar, Pello Ramirez, Xabier Zeberio, Mikel Markez, Hutsa, Antton Abbadia edota Xabi Aburruzaga ariko dira, besteak beste.

bidali zure berria Bidali zure berria
BILBO ERDIGUNEAN

Loraldia jaildia Bilboko hainbat eszenatokitan egingo da, horietako asko oso esanguratsuak: Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia, Zabalguneko Merkatua, Kafe Antzokia, Campos Antzokia eta Kupula Aretoa, Rekalde Aretoa, Guggenheim entzungela eta plaza, Euskararen Etxea...

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.