2023ko abenduan kaleratu zuen La Basu rapeatzaile bizkaitarrak ‘Lurralde Komantxe’ disko autogestionatua. Lau urte zeramatzan Elena Caballero musikariak lan luzerik kaleratu gabe, eta Durangoko Azokan aurkeztu zuen honakoa.
Orduz geroztik izen bera daraman biran dabil, autogestioan baita ere, eta, berriki, data berriak iragarri ditu urte amaiera bitarte. Bilboko Kafe Antzokia, Gasteizko Jimmy Jazz, Zumarraga, Burlata, Zaratamo, Artziniega, Villabona, Azpeitia, Orereta… dira datozen hilabeteetarako geltokietako batzuk.
Uztaila amaiera eta abuztu hasiera bitarte, gainera, Kolonbian hiru saio egingo ditu La Basuk: Bogotán, Calin eta Medellinen. Bere lehenengo aldia izango da herrialde horretan.
Udaberrian ‘No voy a volver’ singlea kaleratu zuen Elena Caballerok, Lurralde Komantxe osteko kanta, dagokion bideokliparekin.