Larunbat honetan, urtarrilaren 3an, KAFEA ETA GALLETAK saioen 3. edizioa egingo dute, ohi bezala, Gernikako Gaztetxean. 80. hamarkadako MINUTEMEN talde handiaren BUZZ OR HOWL UNDER THE INFLUENCE OF HEAT disko laburra entzungo da.
Aurreko bi saioetan SLINT taldearen Spiderland eta NEIL YOUNGen Tonight's the Night diskoak dastatu zituzten, kafe beroarekin batera.
Oraingo honetan 80. hamarkadako
MINUTEMEN talde handiaren
BUZZ OR HOWL UNDER THE INFLUENCE OF HEAT disko laburra entzungo dute. Entzunaldiaren ostean ez da kontzerturik izango, baina trukean
WE JAM ECONO, Kaliforniakoen ibilbidea aztertzen duen erreportaia ikusiko dugu, baita taldearen kontzertu akustiko labur bat ere.
Hitzordua, beraz, URTARRILAREN 3AN, kafe orduan, 17:30.