Agur Josetxo
Josetxo Anitua musikari eibartarrak utzi egin gaitu. Atzo zendu zen Cancer Moon rock taldeko sortzailea. Egun, Bilboko Kafe Antzokian disko jartzaile gisa ziharduen. Agur Josetxo, eta milesker musikazaleoi eman diguzunagatik.
Josetxo Anitua
Cancer Moon sortu zuen Bilbon 1988 urtean
Jon Zamarriparekin batera. Eibarren hasi ziren entseatzen, eta modu aktiboan zortzi urtez aritu ziren. Bi zinta eta hiru disko argitaratu zituzten. Rocka egiten zuten, hori bai, nahiko psikodelikoa eta esperimentala.
Ondoren, hamar urtez kontzertu oso bat eman gabe igaro ondotik, 2005eko maiatzaren 13an
Atom Rhumbarekin igo zen taula gainera, disko batera bildu zutena Noizpop etxearen eskutik. Tarteka kolaborazio batzuk egin zituen, tartean
Chico y Chica-rekin batera
Cuchillito y Tenedor 2002an kantatzera igo zenekoa.
Bere azken proiektuetako bat Josetxo Grieta izan zen, I