Bueltan da Flamenco On Fire festibala. Abuztuaren 18tik 27ra bitarte, Nafarroako hiriburuko bazterrak ez ezik, Viana eta Tutera ere kutsatuko ditu flamenkoak.
Aurtengo edizioak, hamargarrena, ‘Alzapúa’ kontzeptua hartu du ardatz. Flamenkoak berezkoa duen gitarra jotzeko teknika hori (hatzaz gitarraren kaxajotzea) aurtengo lelo gisa aukeratzeak gitarra jarri du 2023ko Flamenco On Fire honen erdigunean.
Kontzertu-programa abuztuaren 18an hasiko da David Lagosek Vianan egingo duen saioarekin.
Hurrengo hitzordua, hilaren 19an, Tuteran izango da, Farruquitoren eskutik. Eta gainerako zuzeneko guztiak Iruñean izango dira hilaren 22tik 27ra bitarte. Horietako batzuk Baluartek hartuko ditu; esate baterako, Manolo Caracolen heriotzaren 50. urteurrenaren harira sortutako Una historia del cantaor flamenco obra (Vicente Soto Sordera, Antonio Reyes, La Tremendita eta Nafarroako Orkestra Sinfornikoa).
Bestalde, Eva Yerbabunea, Juan Kruz, Alejandro Hurtado, David de Arahal, José del Tomate eta Víctor Franco artistak ere pasatuko dira Baluarteko eszenatokitik.
Iruñean bertan baina Zentral Aretoan, aldiz, Soleá Morente, La Plazuela eta TomaTito ariko dira.
Sarrerak salgai daude eta data/ordutegi zehatzak kontsulta daitezke: HEMEN