entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-06-17

Hofe X 4:40-k eta Eirek kontzertua emango dute ekainaren 21ean Bermeon

Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatu du, Musikaren Egunaren karietara. Emanaldia Kafe Antzokian izango da, eta egitarau zabalago baten parte da.

Ekainaren 21ean Musikaren Eguna ospatu ohi da Europan eta Euskal Herriko Musika Bulegoak ere ekimen bereziak antolatu ditu horretarako. Ekainaren 18tik 21era bitarte, hainbat hitzordu iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait herritan.

Ekitaldi nagusia, ordea, ekainaren 21ean bertan izango da: zuzeneko emanaldi bat. Iluntzeko 20:30etatik aurrera, Hofe X 4:40 eta Eire zuzenean ariko dira Bermeoko Kafe Antzokian, eta doan!

Bestela, honakoak dira Euskal Herriko Musika Bulegoak datozen egunetarako dakartzan proposamenak.

 

Ekainak 18, Eibar, Koliseo Antzokia
18:00 Euskelelea ipuin musikatua

Ekainak 19, Amorebieta-Etxano, Zelaieta Zentroa
18:00 Mahaingurua; emakumeak musika industrian
19:30 Fonoeskultura musika-arte performancea

Ekainak 20, Amorebieta-Etxano, Zubiondo parkea
17:00 Kontzertua: Yogurinha Borova, Haize-Arrosa, Eider, STR

Ekainak 20, Izarra, Urkainbustaizko Antzokia
19:00 Geure musikia eredu kontzertua

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.