entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-01

'Herria batua, inoiz ez garaitua' bertsioa begin dute

LAB sindikatuak eta Andreina Jolin taldeak Txileko Quilapayunen abestia euskaratu dute langileen nazioarteko egunaren karietara.

Maiatzaren 1 dela eta, LAB sindikatuaren ekimenez, El Pueblo Unido Jamás Será Vencido euskaratu dute. Andreina Jolin taldea arduratu da 1973an Quilapayun txiletarren sortutako kantaren bertsioa egiteaz. Bideoklipa ere sareratu dute. 

 Jatorrizko hitzek Txileko lurrak aipatzen dituen tokian euskal lurraldeei egin zaie erreferentzia, eta honela dio: 

 

Zutik, kanta, garaitzera goaz.
Hemen dira batasun banderak.
Ta zu, zatoz, gurekin batera,
ikusiko kantua ta indarrak loratzen.
Gorri da ekiaren goiza,
igarri du datorren bizitza.

Zutik, altxa, herria aurrera.
Hobea da iritsiko dena,
gure poza konkistatua da
ta mila ahots oldartuko dira,
ozen erran dute askatasun kanta,
laster dator gure garaipena.

Ta oraintxe herriak,
borrokan altxatuak,
garrasi egin du:
“Aurrera, eta batu!”.

Herria, batua, inoiz ez garaitua. [BIS]

Herria ari da batasuna sortzen
nafar baratzetik ipar trenbidera,
sortaldeko borda argitsutik
sartaldeko fabrika ilunera,
lanean gabiltza, herria badabil,
pausoz pauso geroa du ekarri.

Zutik, altxa, herria aurrera.
Borroka da guztion egia.
Harrizkoa, langile multzoa,
justizia da bere animoa.
Adore, maitasun ta elkartasunez
hemen zaude, borrokan bidaide.

Ta oraintxe herriak,
borrokan altxatuak,
garrasi egin du:
“Aurrera, eta batu!”.

Herria, batua, inoiz ez garaitua. [BIS]

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.