'Islada' diskotik ateratako lehenengo ikus-entzunezkoa da
Haxotz taldeak joan den urtean argitaratu zuen Islada izenburuko diskoa. Orain, disko horretako Mila hitz kantuaren bideoklipa aurkeztu dute. Garazi Ramosek eta Alex Erkorekak zuzendu dute eta hainbat musikari eta talderen laguntza estimagarria izan dute. Hala, Enkore, Hesian edota Eratu taldeez gain, Boikot-eko Juankar, Gatibuko Gaizka edota Ska-P taldeko Txikitinek parte hartu dute.
PARTE HARTZAILEAK
Enkore
Hesian
Gaizka (Gatibu)
Juankar (Boikot)
Eskean Krist