Geroz eta gutxiago falta da sanfermin jaiek Iruñean eztanda egin dezaten, eta hiriko Udalak zuzeneko musika emanaldien programazioaren berri eman du.
Orotara hamabi talde ariko dira Gaztelu plazan, iluntzero, uztailaren 6tik 13ra bitarte. Udalak “tokiko eszenaren ahalduntzea” eta “gaurkotasuna” baliatu ditu aukeraketarako irizpide modura.
Izaro, Chill Mafia, Rotten XIII, Zetak, Gorka Urbizu, Melenas, Drogas, La Casa Azul, Maruxak, Belen Aguilera, Foyone eta Ninyas del Corro taldeek osatuko dute aurtengo kartela.
Guztien artean 11k disko edo kantu berriak argitaratu dituzte azken zortzi hilabeteetan, eta bostek sanferminetan aurkeztuko dituzte lan horiek aurrenekoz Iruñean.
Bestalde, iaz Gaztelu plazan aritu ziren hamar taldeetako bi baizik ez ziren euskarazkoak: ETS eta Merina Gris. Aurten, aldiz, euren abestietan euskara darabilten taldeen kopurua seira igo da.
Egitarauaren xehetasunak HEMEN